Tratamenduaren arduraduna
Bilboko Udala. Mugikortasun eta Jasangarritasun Zuzendaritza
Ernesto Erkoreka plaza 12, 5. solairua, 48007 Bilbo
www.bilbao.eus
Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak
datos@bilbao.eus
Datuen tratamenduaren helburuak eta Datuak gordetzeko epe edo irizpideak
Udalak eskaintzen duen mailegu-zerbitzuan bizikletak kudeatzea eta kontrolatzea. Zerbitzua ematen den bitartean gordeko dira datuak, eta, horren ondoren, tratamenduaren ondoriozko balizko erantzukizunak artatzeko beharrezkoa den epea bete arte. Baimenean oinarritutako ratamenduaren kasuan (informazioa bidaltzea), interesdunak kontrakorik esaten ez duen arte edo baimena ezeztatu arte gordeko dira datuak.
Tratamenduaren zilegitasuna
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean (apirilaren 2ko 7/1985) eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legean (apirilaren 7ko 2/2016) oinarrituta garatu eta baimendu dira eskumenak.
Hartzaileak
Ez dago aurreikusita datu pertsonalen komunikaziorik.
Eskubideak
Interesdunek honako eskubide hauek dituzte:
1. Beren datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzekoa, eta datu horien
tratamendua mugatzea edo tratamendu horri uko egitekoa; horretarako, idazki
bat bidali behar dute Tratamenduaren Arduradunaren helbidera, betiere beren
nortasuna aldez aurretik egiaztatuta, edo Bilboko Udalaren herritarrei arreta
emateko puntuetara.
2. Erreklamazioak Datuak Babesteko Euskal Agentzian aurkeztu behar dira.